Irteera puntuan, prest, Orioko neska arraulariak

Karkara 2014ko uzt. 11a, 21:58

Asteburu hau erabakigarria da Oriok neska arraunlarientzat, Euskotren ligara sartzeko txartela baitute jokoan. Asteburuko estropaden garrantzia medio urduri daude arraunlariak; urduri baina gogotsu. Horretaz guztiaz mintzatu da Gratxina Lertxundi

Arratsaldeko 17:00ak inguruan bildu dira Arraunetxean. Bat estropuak egiten zegoen, itxuraz, lasai. Beste bat ixilik zegoen, mutu. Beste bat azazkalak jan eta jan, nerbioetatik jota. Guztiek gauza berdina zuten buruan, ate joka duten estropada.

Buruan eta ahoan. Biharko estropada izan dute hizketagai. Jokoan dute Euskotren ligarako txartela, eta hori eskuratzea dute orain amets; batzuei loa kendu dien ametsa. Ametsa egi bihurtzera joango dira bai bihar, eta baita etzi ere. 

Gratxina Lertxundik aitortu du urduri daudela. Lehengo asteko hirugarren puntuak ziurtasuna eman dien arren, ezagutzen ez dituzten bi aurkari izango dituztela, eta hori nerbioso egoteko arrazoia dela. Dena den, urduritasuna baina handiagoa da arraunean egiteko duten gogoa.

Bi estropada erabakigarri

Euskotren Ligari hasiera emango zaio Marina de Cudeyo VI Bandere, eta bertan erlojupeko bat jokatuko da bi luze eta hiru ziaboga dituen milia eta erdiko ibilbidearekin. Proba hau puntuagarria izango da igandean erabakitzeko zein izango diren aurten Zumaiarekin batera  Euskotren Ligan arraunean ibiliko diren hiru taldeak.

Igandean, Donostian, Euskotren Ligan oraindik hutsik dauden hiru tokiengatik lehiatuko diren zazpi taldeak. Beste behin, Euskotren Ligako taldeak bi luze eta ziaboga bat dauzkan milia eta erdiko ibilbideari aurre egin beharko diote erlojupekoan.

Euskotren ligaren atarian nerbioak dantzan dituzten arren, Klaudio Etxeberriaren agindupean eta Nadeth Agirreren gidaritzapean Marina de Cudeyoko uretan sartu eta arraunean hasteko gogoz daudela aitortu dute. Erronka gainditu nahi dute eta horretarako gogor egin dute lan urte guztian zehar Orioko neskek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!