Unai Etxeberria: "Arraunean hasi nintzenetik nire helburua hori zen, lehen mailako taldera salto egitea"

Karkara 2014ko uzt. 16a, 13:35

Uretan ia lehorrean baina ordu gehiago eman ditu Unai Etxeberriak. Zortzi urte zituela sartu zen lehendabizikoz traineru batean, eta ordutik Orioko Arraun Elkarteko kide da bera, Getarian eman zuen urtea salbu. Duela lau urte TKE ligara egin zuen salto eta ordutik 9 bandera lortu ditu. Garaipen gosez dago oriotarra, bandera gehiago astintzeko gogoz.