Bandera Urdaibaik eta lidertza Oriok

Karkara 2014ko uzt. 21a, 08:26

"Orioko Kanpina" bandera Urdabai taldeak eraman zuen, baina lidertza etxean geratu zen. Estropadan bigarren geratu ziren oriotarrak, irabazlearengandik segundu bakarrera

Oriok horiz jantzita eman zituen egun onak igandean. Goizean goiz koloretsu jaiki zen herria: gorria, urdina, berdea, morea, arroxa... baina, batez ere, horia. Oria ibaian horiz jantzitako arraunlariak zeuden, herrian bertan, herritarrez inguratuta, arraunean aritzek prest.

Hirugarren txandan atera ziren oriotarrak, Ohorezko Txandan, Tiran eta Kaikuren atzetik. Estatxa askatu, arraunean hasi, eta herria ere oihuka hasi zen. Zubi azpitik igarotzean oriotarren berotasuna biderkatu egiten zen, animo oihuak areagotu egiten ziren.

Oriotarrak arraunean Orion. Berezia zen eguna, espeziala zen giroa. Oriotarrek estropada ona egin zuten, hasieratik txandaren buru egin zen eta amaiera arte izan ziren nagusi. Lehen ziabogan 4:43ko denbora egin zuen; bigarrenean, 9:42; hirugarrenean eta azkenengoan, 14:44.

Ezin izan zuen lehen txandan Urdaibaien 19:37ko denbora gainditu. Segundu batera geratu zen, bigarren. Bandera Bermeora joan zen eta lidertza etxean geratu zen. Txalo zaparrada artean jantzi zuen Irakoitz Etxeberriak liderraren maillot horia. Aupa Orio oihuak ziren igandean herriko soinu banda.

Batelerak garaile traineruan

Orioko Kanpina Bandera San Juanek irabazi zuen. Bandera irabazi eta Euskotren ligako lidertza eskuratu zuten atzo, Orion. San Juanek eta Hibaikak lehia bizia izan zuten atzoko estropadan, eta lehia estua dute ligan. 10:29.66 denborarekin eta segundo bateko aldearekin bandera eskuratu zuten eta lidergoa errekuperatu. Hirugarren postuan Zumaia geratu zen, San Juanengandik 15 segundura.

Haize-bortzitzek baldintzatutako estropada

Larunbatean, pasaiako uretan haizea izan zen protagonista. Ama Guadalupekoak irabazi zuen estropada eta atzo galdu zuen lidertza eskuratu zuen. Bigarren postuan Kaiku Ambilap helmugaratu zen, hiru segundora. Oriotarrak hirugarren geratu ziren, 10 segundora. Hibaikak 10:41.60 denboran gelditu zuen kronometroa, estropada irabaziz.

Galerna sartu zen Pasaiako badian, eta honek estropada baldintzatu zuen. Galernak euria ekarri zuen, eta euriak, haizea gutxitzea. Itsasoak aldaketa ugari jasan zituen tanda batetik bestera, baita kale batetik bestera ere.

Bisiguaren festan, bisiguaren bandera

Larunbatean, KAE1 ligako estropadak jokatu ziren Oria ibaian. Orioko taldea lehen txandan atera zen. 20:31.56 denborarekin amaitu zuen estropada, eta sailkapen orokorrean 10. geratu zen. 19:54.08 denboran gelditu zuten kronometroa zumaiarrek, bandera eta ligako lehen postua eskuratuz.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!