Hondartza zinema areto bihurtuko da

Karkara 2014ko uzt. 24a, 09:45

Argazkia: eitb.eus

Uda guztian zehar lau film proiektatuko dira hondartzan, gaueko 22:00etan. Lehena larunbat honetan izango da, Bonkers

Gauean ere hondartzaz gozatzeko aukera egongo da uztailaren 26tik aurrera, larunbatero-larunbatero, abuztuaren 23ra bitarte. Zine-emanaldiak eskainiko dituzte 22:00etan, Orioko Antilla Hondartzan. Lau film proiektatuko dituzte guztira.

Galerna jatetxearen ondoan egingo dira emanaldiak. Pantaila belarretan jarriko da, mendiaren kontra. Proiekzioak 16mm-tan egiten dira, eta formatu hori zaharkitua geratu denez, pelikulen aurkera murritza da. Euskal filmak topatzea ez da erraza, ezta zinema aretoetan dauden filmak aurkitzea ere. Hala ere, beti programatzen dira euskarazko pelikulak. Erdia eta erdia izango dira: bi euskaraz eta bi gaztelaniaz.

Udalak eramango ditu egurrezko aulkiak, 100 inguru, baina nahi duenak bere eserlekua eman dezake.  Euria eginez gero zine-emanaldia bertan behera geratuko litzake. Turismo batzordeak eta Kultura batzordeak antolatutako ekimena da, eta gastuak ere beraiek ordaintzen dituzte, erdibana.

Filmen zerrenda

Bonkers: euskaraz
La llave mágica: gaztelaniaz
Luke eta Lucy: euskaraz
Tras el corazón verde: gaztelaniaz

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!