Donostiako Su Artifizialak ikusteko irteerak antolatu ditu Orioko Udalak

Karkara 2014ko abu. 7a, 13:00

Argazkia: oriora.com

Itsasontzi irteerak egingo dituzte zazpi egunetan, Aste Nagusiko suak Kontxako Badiatik ikusteko

Abuztuaren 9tik 15era, Donostiako Aste Nagusiko su artifizialak uretatik ikusteko aukera ematen die Orioko Udalak herritarrei. Egun horietan, 21:15ean, ontzi bat irtengo da Orioko kirol portutik Donostiarantz. Kontxako Badiatik, Suak beste ikuspuntu batetik gozatu ahal izango dute izen ematen dutenek.

Orioko turismo bulegoan edo 943 83 55 65 telefonoan egin daitezke erreserbak. 20 euroko prezioa izango du bidaiak helduentzat eta 10 eurokoa 12 urtetik beherako umeentzat. Udalak jertsea edo jaka eramatea gomendatzen du.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!