Festetako argazki zaharrak bildu nahi ditu Udalak

Karkara 2014ko urr. 2a, 11:04

Etxean dituzuen argazki zaharrak urriaren 31a baino lehen kultur etxera eramateko deia egin du Udalak

San Nikolas eta San Pedro jaietan ateratako argazki zaharrak bildu nahi ditu Orioko Udalak, 1980ko hamarkadatik atzerakoak. Herritarrek etxeko armairu eta kaxoiak begirako deia egiten du Udalak, eta dauzkaten argazki zaharrak kultur etxera eramateko. Honela, Udalaren argazki zaharren fondoa osatzeko.Kultur Etxean argazkiak eskaneatuko dira eta, momentuan bertan, ekarri duenari itzuliko zaizkio.

Erabilera izan dezaken altxorra

Argazki zaharren fondoa eratuko du bilketa honekin Udalak. Jasotako argazki guztiak festa programa egiteko erabili daitezke, argitalpenetarako edo erakusketa batean jartzeko.

Urriaren 31a, epe muga

Bilketa-lana urrian egingo da, hortaz, argazkiak kultur etxera eramateko azken eguna urriaren 31 izango da. Udalak eskerrak eman nahi dizkie oriotarrei, aldez aurretik, deiari erantzuteagatik eta beren argazkiak uzteagatik.