Organo kontzertua egongo da elizan

Karkara 2014ko urr. 2a, 15:22

Ulrike Northoff organo-jotzaile alemaniarrak emango du kontzertua urriaren 4an

Europa osoan zehar jotzen ibili den Ulrike Northoff organo-jotzeile ezagunak kontzertua emango du larunbatean, urriaren 4an, Bariko San Nikolas elizan.

Hamalau urte zituela eskuratu zuen organo-jotzaile diploma Northoffek, Alemaniako Esslingen hiriko Eliz Musikaren Kontserbatorioan. Meissen hiriko katerdaleko organo-jotzailea izan zen hainbat urtez, eta gaur egun Europan zehar kontertuak ematen ditu. Alemanian, Ingalaterran, Suitzan, Txekiar Errepublikan, Herbehereetan, Beljikan, Lituanian, Fantzian, Italian...

Kontzertua 20:30ean hasiko da, eta parrokiak eta Udalak antolatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Hau da Northoffek jarraituko duen programa:

Organorako hamabi bakarrizketa......Josef Rheinberger (1839-1901)

VII Con moto

V Andante amabile

Sonata Si Bemol maiorrean..............Felix Mendelssohn (1809-1847)

Allegro con brio

Andante religioso

Allegretto

Allegro maestoso e vivace

24 pieza modu librean............................Louis Vierne (1870-1937)

Reverie

Prelude

Pastorale (0p 19)..................................Cesar Franck (1822-1890)

Andantino quasi allegretto

Andantino

Sonata Re minorrean...........................Gustav Merkel (1827-1885)

Risoluto allegro

Andante

Allegro risoluto

Fuga