Erria txikota!

Ezbehar larririk ez

Karkara 2014ko urr. 10a, 12:08

Gehienbat zauriak eta bihurrituak izan dituzte osasun arlokoek

Segurtasuna ez zen falta izan kilometroetan. Osasun arloko langileak eta boluntarioak izkin guztietan zeuden, non-nahi. Halaber, ez zen ezer larririk izan. Zauriak eta bihurrituak izan ditugu gehien bat, ezer larririk ez, azaldu dute boluntarioek eta gaineratu dute ez dugu lan asko izan, baina gure kasuan hori albiste ona da.

Beharren arabera banatu dira; ezbeharrak gertatzeko arrisku gehien zuten guneetara mugitu dira lasai zeuden tokietatik. Prebentzioa izan dute oinarri eta horrek lana asko erraztu die.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!