Erria txikota!

Arropa salmenta arrakastatsua

Karkara 2014ko urr. 10a, 12:03

Urte osoan zehar irteerak egin dituzte eta urriaren 5ean lau gunetan banatu ziren

Gipuzkoa zeharkatu dute, aldenik alde; kostan nahiz lehorrean izan dira, neguan nahiz udan. Urte osoan zehar, astebururo-astebururo irteerak egin dituzte txoko ezberdinetara Kilometroetako arropa saltzeko. Irteera hauen atzean azpi-lan handia dagoela azpimarratu dute Aurora Azkue eta Maider Arrillagak. 

12-14 laguneko taldea osatu dute. Asteburuko irteerak prestatzen ibili gara, binaka antolatu ditugu, azaldu digute. Ostiralean guztia prest uzten zuten. Orduan, irteera taldekoen txanda etortzen zen. Guztira 30 talde osatu dira herriz herri joateko arropa salmentan.

Urte osoko lana da, baina gu oso gustura gaude, lanean jardun direnen jarrera ezin hobea izan baita, aitortu dute irakasleek. Eranzun ona jaso dugu bai lanerako, bai erosleen aldetik ere. Saltzea espero ez genituenak ere saldu ditugu. Harrituta eta oso pozik agertu dira biak.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!