Idazkera lantzeko ikastaroa

Karkara 2014ko urr. 9a, 11:06

Karkara Taldeak eta Udalak elkarlanean antolatuta, idazkera lantzeko ikastaroa emango du Miren Etxeberria oriotarrak

Ofizioz nahiz afizioz, idazteko premia edo gogoa duen edozeinentzat antolatutako ikastaroa da. Karkara.com-eko komunitatean idazten dutenak, herriko taldeetan dabiltzanak, ikasketak euskaraz egiten dituzten ikasleak, irakasleak, kazetariak, administrazioko langileak... horiei guztiei zuzendutako ikastaroa antolatu dute Karkara taldeak eta Udalak, elkarlanean.

Urritik Gabonak bitartean Miren Etxeberria karkarakide ohi eta itzultzaile oriotarrak emango du idazkera lantzeko ikastaroa, 25 orduko iraupena izango duena. Bi ordu eta erdiko 10 saiotan banatuko da, eta eskolak 18:00etan hasi eta 20:30ean amaituko dira. Hasiera-data zehazteke dago, baina urrian hasi eta gabonak baino lehen bukatuko da.

Euskara eguneratzea da ikastaroaren helburuetako bat, euskaltzaindiak emandako azken arauen berri jasotzea eta informazioa modu zuzen eta koherentean adierazteko oinarrizko kontzeptuak ikastea. Izen eman nahi duenak 943 83 15 27 telefonora deitu beharko du, edo Karkarako bulegoan eta Kultur Etxean eman dezake izena. 50 euroren truke idazkera landu ahal izango du.