Lehen eta bigarren postuak Aginagan

Karkara 2014ko urr. 13a, 08:35

Argazkia: Joxemari Olasagasti

Larunbatean, urriaren 11n, jokatu ziren San Praixku jaietako trainerila txapelketak

San Praixku jaietan urtero egiten den bezala, trainerila estropadak egin ziren Aginagan urriaren 11n. Emakumezkoen II. ikurriña eta gizonezkoen VIII.a jokatu ziren Oria ibaiko uretan.

Emakumezkoen estropadan San Juan izan zen garaile, Orio AE atzetik zuela. Bigarren postua lortu zuten oriotarrek Oihane Iraolak, Gratxina Lertxundik, Maria Gutierrezek, Lukene Lizasok, Onintza Olaizolak, Leire Arriolak eta Nadeth Agirrek osatutako ontziarekin.

Gizonezkoen trainerila Xabier Altunak, Xabier Arregik, Unai Lizarraldek, Haitz Ortizek, Endika Urangak, Aritz Lizarraldek eta Iosu Arrutik osatu zuten. Lehen postuan amaitu zuten estropada, Hondarribia, Getaria, Aginaga, Zarautz eta San Pedro atzean utzita.

Noauak, Orioko mutilek bandera jaso zuten momentua grabatu zuen bideoan: