Etxeberriak marka lortu du

Karkara 2014ko urr. 13a, 10:34

Argazkiak: Javier Rudman

8 jasoaldi egin zituen ehun kiloko kubikoarekin bost minutuko denboran

Arantza kentzea lortu du Idoia Etxeberriak. Marka ahalegina egitera joan zen Martunetera eta helburua beteta itzuli zen Oriora. 100 kilo kubikoko harria 8 aldiz jasotzea lortu zuen bost minutuko tartean.

Azkenekoz gaizki ibili nintzen, aitortu du Etxeberriak. Bost minutuko denboral bi jasoaldi egitea lortu zuen, 100 kilo kubikoko harria bi aldiz altxatzea, alegia. Aurten, ordea, ondo aritu da. 8 jasoaldi ematea lortu du aiarrak eta gustura dago emaitzarekin.

Etxekoek hori lortu nahi genuen, ideia hori genuen, eta pozik gaude lortutakoarekin. Igandean, marka egiteko ahalegin egunean, artega zegoen Etxeberria, baina lana txukun egin ondoren pozik dagoela gaineratu du.