Kilometroak 2014 ale berezia formatu digitalean

Karkara 2014ko urr. 13a, 11:15

Orioko Herri Ikastolak eta Karkarak Kilometroak 2014 jaiaren baitan argitaratu dugun ale berezia ikusgai dago euskarri digitalean.

 

Pdf barruko bideoak ikusteko bi modu daude: QR kode irakurgailua erabilita eta Erria Txikota! kanalaren bitartez. QR kodeak irakurtzeko mugikorrera aplikazioa jaitsi behar da. Behin aplikazioa edukita, ireki eta QR kodearen gainean jarri behar da, irakurri ahal izateko. Irakurtzean bideora eramango zaitu. Bestela bideo guztiak Erria Txikota! kanalean ikusi daitezke, hemen.