Jolasen bitartez birtziklatzen ikasi zuten

Karkara 2014ko urr. 14a, 10:48

Haur zein helduek materia bakoitza zein ontzitara bota behar duten ikasi zuten jolas baten bitartez

Ostiral arratsaldean, euria lagun, gaztetxoek hartu zuten Orioko plaza. Birziklapenaren inguruko zalantzak argitzeko jokoak antolatu zituzten, heldu eta haurrentzat. Oro har, haurrak izan dira jardunaldian parte hartu zutenak.

Larunbat goizean ere birziklatzearen inguruko jokoak egin ziren plazan eguerdiko 13:00ak bitarte. Haurrak eta gurasoak hurbildu ziren eta jolasen bihartez materia bakoitza zein ontzitara bota behar den ikasi zuten.