Hiru oriotar Orioko historia ezagutzera ematen

Karkara 2014ko abe. 3a, 08:35

Mª Carmen Erkiziak, Mª Felixa Ibirriagak eta Jose Manuel Arrilagak Orioren historia kontatzen dute elkarrizketa honetan

Ni Euskalduna! proiektuak urte bete baina gehiago du. Ekimenaren helburua gure herrian historia ezagutzera ematea, euskalki ezberdinak biltzea, 2.0 komunitateetan euskararen erabilera sustatzea, internet eduki berri bat eraikitzea eta bertan, adin guztietako pertsonak bildu eta hurbiltzea da.

Orioko hiru heldu elkarrizketatu dituzte Orio herriaren historia beren ahotik ezagutzeko. Mª Carmen Erkizia, Mª Felixa Ibirriaga eta Jose Manuel Arrilaga elkarrizketatu dituzte. Orio nola aldatu den kontatu dute; berak gazteak zirenean nolakoan zen eta orain nolakoa den.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!