Sanikolasak

Aisialdi osasuntsua haur eta helduentzat

Karkara 2014ko abe. 5a, 11:03

Fruta festa antolatu dute, lehendabizikoz, San Nikolas festetan. Kultur Etxean izango da, abenduaren 6an, goizeko 10:00etan.

Frutarekin jolastuko dute larunbat goizean; frutarekin jolastu eta fruta gosaldu. 10:00etan izango da, Orioko Kultur Etxean. Elikadura osasuntsua ardatz, guraso eta haurren arteko denbora pasa entretenigarria sortzea du helburu ekimenak.

Guraso talde batek antolatutako ekintza da, haurrengan pentsatzen martxan jarritakoa. Dena den, haurrak protagonista izan arren eta jolasak autonomoak izan arren, gurasoekin bete beharrekoak izango dira. Elkarrekin jolasteko eta gozatzeko aukera da fruta festa.

Sukaldaritza tailer moduko bat izango da, non frutekin irudiak egin beharko dituzten. Sormena lantzeaz gain, tripa ere beteko da. Izan ere, fruta janda bukatuko dute festa.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!