Sanikolasak

Ondo errotutako bertso saioa

Karkara 2014ko abe. 5a, 13:41

Karela kiroldegian bertso saioa izango da San Nikolas egunean. Gaueko 22:30ean izango da.

Hamar urte bete dira San Nikolas gauean lehen saioa egin zenetik. Orduko hartan Maialen Lujanbio, Jon Maia, Iñaki Gurrutxaga, Egoitz Eizagirre, Andoni Egaña eta Jexux Mari Irazu izan ziren kantuan.

Urtero errepikatzen den ekimena da bertso saioa, ordutik ez du hutsik egin. Aurtengoan, hamargarren urteurrenean, bost bertsolariz osatutako kartela aurkeztu dute. Andoni Egaña, Jon Maia, Uxue Alberdi, Unai Agirre eta Xabier Sukia.

Gaiak jartzen Unai Manterola egongo da, herriko apaiza eta Errikotxia bertso eskolako kidea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!