Sanikolasak

Dantza sueltoko txapelketa, aspaldiko ohitura

Karkara 2014ko abe. 6a, 08:14

Dantzari txikien txapelketa izango da gaur, 12:00etan, herriko plazan

Harribil dantza taldea sortu berritan hasi ziren berriro herriko festetan dantza sueltoko txapelketak antolatzen. Duela 18 urte inguru izan zen hori. Gortzintzi dantza taldeko kideek Harribil sortu zutenean.

Itsas bazterreko harkaitz biribilari egiten dio erreferentzia izenak. Taldea, urtez urte forma ematen joan da txapelketari. Biribil-biribilak izaten dira antolakuntza eta partaideen kalitate aldetik. Aurtengoa 18. edizioa izango da. 12:00etan hasiko da, herriko plazan.

Aurretik ere txapelketak herrian

Duela 18 urtetik hona urtero-urtero antolatu den arren, lehenago ere egiten ziren dantza sueltoko txapelketak Orion. 1970. urtearen bueltan egindakoak gogoan dituzte herritar bat baino gehiagok.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!