Sanikolasak

Hiru aizkolari urrezko aizkoraren bila

Karkara 2014ko abe. 6a, 12:11

Urrezko Aizkolarien finala jokatuko da 17:00etan herriko plazan. Eguraldi txarra bada pilotalekuan izango da.

Rekondo, Erasun eta Atutxa-Mugerza finalaurrekoaren irabazlea arituko dira nor baino nor. Urrezko Aizkolarien finala jokatuko da bihar herriko plazan. Saioa ETBko kamerek zuzenean eskainiko dute, beraz, eguraldi txarra eginez gero, pilotalekuan izango da Urrezko Aizkolarien finala.

Aizkolariez gain herriko harri-jasotzaileak ere izango dira. Joseba Ostolazak, Aimar Galarragak eta Idoia Etxeberriak eskainiko dute emanaldia.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!