Sanikolasak

Dantzan finenak Belintxon eta Aginaga

Karkara 2014ko abe. 8a, 12:18

Belintxon eta Aginaga bikoteak irabazi zuen abenduaren 6an Harribilek antolatutako dantza txapelketa

Azaroaren 6an, eguerdiko 12:00etan, plazan dantzan jarri zuten gazte dantzariek. Harribilek antolatuta dantzari txikien txapelketa izan zen. Bikote ugari aurkeztu ziren txapelketara, baina garaikurra batek bakarrik eskuratu zuen.

Iker Belintxon eta Maider Aginaga lezotarrek irabazi zuten txapela. Hainbat txapelketa irabazitakoak dira; Leioakoa eta Arratekoa, kasu. Beti ibiltzen dira punta-puntakoen artean, eta, oraingoan, txapela lehen postua eskuratu dute. Pozik zegoen bikotea, garaipenarekin oso gustura.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!