Sanikolasak

200 lagun babarrun janean

Karkara 2014ko abe. 8a, 09:39

Arrakastatsua izan zen babarrun jana. Bazkaltzeaz gain, magia ikusteko eta kantuan aritzeko aukera egon zen.

Haur, gazte eta helduak. Guztiak bildu ziren Karela kiroldegian babarruna bazkaltzeko, babarruna sakramentu guztiekin. Edaria ere aukeran, denetarik. 200 lagun bildu ziren, eta guztia paregabea zegoela azpimarratu zuten horietariko askok. 

Bazkalostean Xabi Linazasororen eskutik magia ikusteko aukera izan zen, baita trikimailuetan parte hartzekoa ere. Gainera, ekitaldia amaitu zuenean, mahaiez mahai ibili zen gertuko magia egiten. Harrituta utzi zituen ikusleak, batez ere gertuko magiarekin.

Kantuan ere ibili ziren. Orioko kantu liburuxken hirugarren alea banatu zuten, eta guztiak kantuan aritu ziren Imanol Urkizurekin batera. Ondoren, gitarra albo batera utzi eta trikititxa eta panderoarekin erritmo alaiagoak jo zituzten.

Haurrentzat jolastokia ere ipini zuten. Gustura ibili ziren txikienak elkarrekin jolasean.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!