Sanikolasak

Xake mate egin zuten Goya, Martin eta Gomezek

Karkara 2014ko abe. 11a, 11:01

Xake jokalari ugari bildu ziren Orioko Kultur Etxean. Hiru kategorietan banatu ziren eta maila bakoitzean irabazle bat izendatu zuten

Orioko Herri Ikastolak antolatzen du xake txapelketa. Ikastolako guraso batek ikasturtean zehar irakatsitakoa praktikan jarri eta elkarren aurka lehiatzen dira. Dena den, txapelketa ez da itxia eta Oriokoa ez denak ere hartu dezake parte.

Zarauzko gaztetxo askok eman zuten izena txapelketan. Orion guraso baten eskolak jasotzen dituzten arren, federazioaren egoitza Zarautzen dago, hortaz, indar handia du xakeak bertan. Hiru irabazleetako bi zarauztarrak dira: Ibon Soya benjaminetan eta Eneko Martin kimuetan.

Dena den, parte hartzaileak ez dira Oriora eta Zarautzera mugatzen. Hirugarren irabazlea, esaterako, Oreretakoa da: Ivan Gomez. Infantilen kategorian izendatu zen irabazle, LH 5eko ikaslea baita bera.

Hiru horiek izan dira irabazleak: Soya, Martin eta Gomez. Garaikurra jaso duten lehen postu horrengatik. Baina beren kontra finala jokatu dutenek ez dute esku hutsik amaitu, domina jaso baitute.

Sailkapena

Benjaminak
1. Iban Goya - Zarautz
2. Iker Zulaika - Zarautz
Kimuak
1. Eneko Martin - Zarautz
2. Iñaki Alcibar - Zarautz
Infantilak
1. Ivan Gomez - Orereta
2. Julen Bengoetxea - Zarautz

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!