Sanikolasak

Beteranoak ere futbolean

Karkara 2014ko abe. 11a, 08:12

Sanikolasetan jokatutako partidetan ez dituzte emaitza onak lortu Orioko taldeek. Beteranoen triangularrean, sanikolas festen barruan, giro paregabea izan zen.

Gazte garaian futbolean ibiltzen zirenak, berriz ere baloiari ostikoka jarri ziren sanikolasetan. Larunbat arratsaldean beteranoen triangeluarra jokatu zen. Hiru talde, eta hirurak hiruren aurka. Giro ederrean aritu ziren futbolean, beren kasta erakutsiz.

Aipagarria izan zen Joseba Agirrek egindako jokoa. Gainera, bi talderekin jolastu zuen aiarrak, bai Realarekin, bai Oriorekin. Realeko beteranoek zertzelada politak utzi zituzten Mendibeltzeko zelaian. Tartean ziren Alkiza, De pedro, Loinaz, Bakero, Orbegozo eta beste hainbeste.

Oriok Usurbilen aurkako partida 2 eta 1 irabazita bigarren postua eskuratu zuen, Usurbilek bi partidak galdu baitzituen. Realak, ordea, biak irabazi zituen 4-0 emaitzarekin. Triangeluarreko txapeldunak txuri-urdinak izan ziren.

Gaztentzat emaitza kaskarrak

Asteburuko partiduetan ez dute itxura ona eman oriotarrek. Talde guztiek galdu dute, jubenil neskenak izan ezik. Hauek 2-1 gailendu dira Allerruren aurka. Gainontzekoek tarte handiarekin galdu dute.

Jubenil neskak            
Orio 2-1 Allerru
Kadeteak 5. multzoa 
Kostkas 6-0 Orio
Kadeteak 6. multzoa
Orio 0-5 Martutene
Infantil neskak
Mutriku 5-0 Orio

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!