Sanikolasak

110 talde saskibaloian

Karkara 2014ko abe. 9a, 13:41

110 taldek, 413 jokalarik parte hartu zuten urtero abenduaren 8an egiten den 3x3 saskibaloi lehiaketan.

Goizean umeak eta arratsaldean helduak saskibaloian aritu ziren abenduaren 8an Karelan. 110 taldek eman zuten izena ZASTek eta Orioko Herri Ikastolak antolatzen duten 3x3 saskibaloi txapelketan. Sanikolasetan txapelketa antolatzen hasi ziren lehen urteetan 40 talde inguru osatzen ziren, eta asko ziren kanpotik etorritakoak. Aurtengoan, berriz, talde gehienak oriotarrek eta zarauztarrek osatzen zituzten. Nesken parte hartzea ere inoiz baino handiagoa izanda, eta pozik daude antolatzaileak.

Gipuzkoa Basket eta Txuri Urdinek babesten dute urtero txapelketa, eta aurtengo sarietako afariak Kolon Txiki, Loretxu Niko eta Salatxo tabernek jarri dituzte. Orioko udalak ere lehiaketa aurrera ateratzeko baliabideak jarri ditu antolatzaileen eskuetan.

Hauek dira maila bakoitzeko txapeldunak eta txapeldunordeak:

Benjaminak
1) Basket destroyers
2) Bisonteak

Alebinak
1) TAO-OTA
2) Einstein Team

Infantilak
1) Astuak
2) Euskal Selekzioa

Kadeteak
1) Bioooh
2) La granja de Pin y Pon

Seniorrak
1) FIAT atras
2) Los Afros

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!