Arrospide eta Martin lehen oriotarrak

Karkara 2014ko abe. 15a, 12:08

300 korrikalaritik gora irteera marran. Ikastolak antolatutako lasterketan parte hartze handia izan zen, bai haurretan, bai helduetan.

Larunbat arratsaldean korrikalari mordoa bildu zen Ikastola inguruan. Irteera eta helmuga puntua hori zen, Ikastola. Haurrak hasi ziren, hiru mailatan banatuta zeudenak; eta, ondoren, helduak egin zuten lasterka. Bi luzerako ibilbideak zeuden: 7 kilometrokoa eta 14 kilometrokoa.

Haurretan, 5. eta 6. mailakoetan, berdinketa egon zen emakumezkoetan. Naia Makazagak eta Amaia Rodriguezek helmugako marra elkarrekin igaro zuten. Gizonezkoetan Alain Odriozola izan zen garaile. 3. eta 4. mailakoen artean Eneko Gaztañaga eta Maialen Orbañanos oriotarrak izan ziren irabazleak. Gazteenen mailan Naia Rubio eta Enaitz Aierbe izan ziren txapeldunak.

Helduetan, 14 kilometroko ibilbidean, Ander Sagartzazu eta Bego Julian izan ziren irabazleak. 7 kilometroko ibilbidean Raul Gomezek eta Claudia Beobidek irabazi zuten. Lehen oriotarrak Arrospide eta Martin izan ziren.

Sailkapena

Gizonezkoak - 14 km

1. Ander Sagartzazu
2. Oscar Tena
3. Iñaki Añorga

Emakumezkoak - 14 km

1. Bego Julian
2. Ainhoa Lendinez
3.Susana Martin

Gizonezkoak - 7 km

1. Raul Gomez
2. Jon Telleria
3. Victor Madejo

Emakumezkoak - 7 km

1. Claudia Beobide
2. Nerea Egia
3. Miren Otzerijauregi

5. eta 6. mailakoak - 900 metro
Alain Odriozola eta Naia Makazaga eta Amaia Rodriguez

3. eta 4. mailakoak - 600 metro
Eneko Gaztañaga eta Maialen Orbañanos

1. eta 2. mailakoak - 300 metro
Naia Rubio oriotarra eta Enaitz Aierbe

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!