Gabonak

Harribilen eskutik, Herribil

Karkara 2014ko abe. 24a, 22:46

Dantza taldeak, herriko beste hainbat eragilerekin batera, Herribil ekitaldia antolatu du hamargarren aldiz.

 

Herribil ekitaldiaren 10. edizioa izango da aurtengoa. Abenduaren 26an izango da, ostiralean, 22:00etan, Karela kiroldegian.

Ohi bezala, herriko eragile askok hartuko dute parte bertan: Danbolin musika eskolako ikasleek, Talai Mendi elkarteko dantzariek, Uhats taldeak, Ikastolako ikasleak, Salatxo abesbatzak, Errikotxia bertsozale taldeak eta Harribil dantza taldeak. 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!