Futbola, biolentzia eta gaurko baloreak

Eider Goiburu eta Anuska Esnal 2014ko abe. 29a, 09:57

Azken albisteen artean oihartzun handienetarikoa izan duen Deporreko jarraitzailearen erailketa izan da. Mila istilu honen inguruan. Batzuk, ez duela futbolarekin zer ikusirik, borroka bila joan ziren taldeak zirela; besteak, berriz, futbol taldeetako ardura dutela, neurriak hartu behar  dituztela; eta, azkenik, taldeak, presioari ezin uko eginda indarkeria –ahozkoa barne– adierazten duen edozein zale kanporatua izango omen da.

Baina, benetan pentsatzen al dugu futbola kirola besterik ez dela? Hik hori uste al dun,  Anuska?
Alde batetik, emakumeok futboletik kanporatzen gaituzte. Bai, badakit gaur egun emakumeen taldeak ere badaudela, baina izan gaitezen serioak, zein baliabide dituzte futbol maskulinoarekin alderatuta? Zein babes mediatiko eta sozial? Hori bai, beti bezala, harmailetan, gizonak goraipatu eta animatzen egon gaitezke –hori baita gure lekua–.

Beraz, gizonen kirol bat izaten jarraitzen du, oldarkortasunez beteriko maskulinitate tradizionalaren eremu gorenetarikoa. Eta horra eramaten ditugu gure haurrak, milaka pertsona batu eta galtzontzilotan pilota baten atzetik korrika egiten duten gizon taldeak goraipatzera.
Horiek al dira gure haurrei transmititu nahi dizkiegun ereduak? Horiek al dira gure  gizarteko baloreak?

 

Futbola eta biolentzia horrela lotzea azaleko gogoeta iruditzen zaidan. Futbolak erroa, jokoan din. Hire paseaz lagunak emandako ezkerkadaz taldeak lortuko duen golaren fantasia. Errekreoetan askok egin dizkinagu jertseekin tontorrak,  aldamenekoa taldekotzat hartuz eta bestaldekoa aurkari. Inozentziaz beterik joan gaitun gelakideak partidaren bat jokatzera eta, hemen ere, ikusi dizkinagu guraso fin askoak marruka,  epaileari isekan edota zeinen seme-alaba den hoberena eztabaidan dabiltzan gurasoak, hil ala bizi. Eskola kirolak al din honen ardura? Eskola kirola debekatu behar al dinagu?

Aipatzen ditunan futbol partidak negozio ditun, Eider! Eskaintzan eta eskaeran oinarritzen dun.
merkatuaren produktu izarra! Begi txarrez ikusiagatik gustura kontsumitzen den neguko plana. Nork  ikusten din futbola, eta zertarako? Futbola ikusten duen zalea zeren bila zebilen?

Bi futbol errealitate jarri dizkinagu aurrez aurre, eskolakoa eta maila gorenekoa. Eta bietan ikusten dizkinagu biolentzia adierazleak. Ez al ditun portaera horiek gaur egungo gizarte baloreen ikur? Jendeak ez al din partida horien bidez bere frustrazioak askatzea bilatzen?
Futbol partidak ekidite hutsak nire alabak balore

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!