Orio 2030

Lehen faseko azken bilera

Karkara 2015ko mar. 12a, 08:12

Natur baliabideak eta lurzoru urbanizaezina izango da gaurko bilerako gaia.

Bosgarren eta prozesuaren lehen fase honetako azken bilera egingo da gaur. Natur baliabideei eta lurzoru urbanizaezinei buruzko bilera izango da, 20:00etan, kultur etxean.

Beste behin, herritarrei bileretara azaltzeko deia egin nahi die udalak, garrantzitsua baita beren parte-hartzea prozesu honetan.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!