Korrika

Korrika txikia, Bikamiotatik plazaraino

Karkara 2015ko mar. 17a, 09:32

Motorrak berotzeko, haurrak kontzientziatzeko, gurasoak euskarara gerturatzeko... helburu asko ditu Korrika txikiak; baina, funtsean, 

AEKk helduekin egiten duena haurrekin egiten dute ikastetxeek. Orion bi dira jardun horretan aritzen direnak: Zaragueta Herri Eskola eta Orioko Herri Ikastola. Biak ala biak, egunerokoan, euskararen alde egiten dute, euskaratik eta euskaraz lan egiten.

Bihar, martxoaren 18an, bi ikastetxeek batera egingo dute korrika, euskararen alde. Bikamiotan hasiko dira, 15:15ean; eta herriko plazan amaituko dute, 16:00etan. Plazan bertsoak kantatuko dituzte hainbat ikaslek. 

Txikienak hasiko dira, HHko ikasleak; eta testigua adin nagusiagoa duten ikasleei pasatuz joango dira, HHtik hasi eta DBHraino. Ibilbidea amaitzean, plazan, testiguak daraman mezua irakurriko dute. Mezu hori Korrikako berbera izango da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!