Korrika

Euskaraz bizi nahi dute konplexurik gabe

Karkara 2015ko mar. 31a, 08:16

Orioko Curriculuma Sortzen taldeak eta Euskaraz bizi-bizik elkarlanean antolatuta Agurainera joan ziren, martxoaren 28an, hangoekin Korrikan parte hartzera. 

Kamiseta horiak jantzi, autobusean sartu eta Agurainera joan ziren oriotarrak larunbatean, martxoaren 28an. Txangoaren asmoa ez zen lekzioak ematea, hangoei irakastea; alderantzizkoa, alegia, Aguraindarrengandik asko ikasi dezaketela ohartu baitziren. Zoragarria izan zela diote bertaratutakoek, giro paregabea izan zutela eta goiz-pasa ederra izan zela. 

Rosi Lazkanok bertsoa kantatu zuen, ondorengoa:

Agurain euskeran alde
herritar euskaldun zale
ama hizkuntzan bizi nahi duna
konplejurik gabe
abiyan edo xuabe
beste edozeinen pare
ahaldugula esaten dugu
eta harro gaude.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!