Hauteskundeak

Orioko EH Bilduk bizikletaz ekitaldi ibiltaria egingo du

Karkara 2015ko mai. 14a, 16:41
Argazkia: Gipuzkoa Kultura

Ostiralean, arratsaldeko 19:00etan, plazatik abiatutako ekitaldi ibiltaria antolatu du Orioko EH Bilduk.

Orioko EH Bilduk bizikletaz ekitaldi ibiltaria egingo du. Herria Bildu nahian, herria elkartzeko eta harremanetan jartzeko proiektuarekin bat eginez Orioko plazatik abiatuko da ekitaldi ibiltaria, bihar, ostiralarekin, arratsaldeko 19:00etan. Plazatik hondartza joango dira; ondoren, Goiko kalera eta Anibarko Portuan amaituko dute. 

Orioko EH Bilduko alkatetzarako hautagaiak, Emeterio Iribarrek, adierazpen bat irakurriko du abiatu aurretik. Orioren etorkizunerako ezinbestekoak diren gakoak aipatuko dira ekitaldian zehar: Goiko kaleko biziberritze plana, hondartza lehengora ekartzea, herriko parkeetako bat estaltzea, Kanpinari beste bultzada bat, Ontziola zaharra eraberritu, birziklatzeko tasak hobetu, Motondoren berreskurapena...

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!