Sanpedroak 2015

Loretxukoek emango diote hasiera festari

Karkara 2015ko eka. 26a, 14:44

Ateak itxi ditu herrian ezaguna den Loretxu tabernak. Udalak omendu egin nahi izan ditu eta festei hasiera emango dien banderak altxatzeko ohorea izango dute.

Negozio familiarra izan da Loretxu. Amonak hasitako bideari jarraitu zion alabak, eta ondoren, semeak. Hirurek elkarrekin egin dute lan tabernan, hiru jenerazioak batera aritu dira lanean. Ekainean, ordea, itxi egin zen taberna.

Udalak omendu egin nahi izan du Loretxuko familia. Omendu lanean aritu diren hiru jenerazioak. Horregatik, berak izango dira deiadarrean protagonistak izango dira, festei hasiera emango diete. Arratsaldeko 20:00etan izango da hori, herriko plazan.

Deiadarrean parte hartuko dute, baita ere, Danbolineko bandak, Salatxo abesbatzak eta Harribil dantza taldeak.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!