Erronkarako prest

Karkara 2015ko eka. 8a, 08:14

Larunbatean, 13:00etan, senior mailako traineruak aurkeztu zituen Orioko Arraun Elkarteak, lau guztira.

Plaza horiz jantzi zen, beste behin, larunbat eguerdian. Zaleak Euskotren ligan, TKE ligan, KAE ligan eta aulki mugikorrean parte hartuko duten arraunlariak ezagutu nahi zituzten. Eta horregatik gerturatu ziren plazara, talde horien aurkezpena egin zelako.

Hitza hartu zuten talde guztietako entrenatzaileek, baita Ibon Huegun elkarteko presidenteak ere. Guztiek ilusioa, lanerako gogoa eta taldearen indarra azpimarratu zuten. Erronkarako prest dauden taldeak dira lauak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!