Arrauna 2015

Hasi dute Gipuzkoako Liga

Karkara 2015ko eka. 23a, 11:03

Argazkia: Joxeju Olasagasti

Pasa den asteburuan Gipuzkoako Emakumezkoen Traineru Ligako lehen bi jardunaldiak jokatu ziren, baita KAE1ekoak ere

Hasi da Gipuzkoako Emakumezkoen V. Traineru Liga; pasa den asteburuan jokatu ziren lehen bi jardunaldiak. Ekainaren 20an Pasai Donibanen izan zen lehena, 17:30ean. Erlojupekoa izan zen estropada eta bi ziaboga zituen.

Bosgarren irten zen Orio, Colindresen atzetik eta Hernaniren aurretik. Laugarren egin zuen, Zumaia, Hibaika eta San Juanen atzetik. 11:08,24ko denbora egin zuten neskek, lehen trainerutik 21 segundo eta 44 ehunekotara.

Zarautzen jokatu zen bigarren estropada, ekainaren 26an, igandean. Erlojupeko proba izan zen hura ere, ziaboga bakarrekoa. Bezperan baino estropada hobeagoa egin zuten oriotarrek igandean. Hirugarren postuan amaitu zuten, Hibaikari aurrea hartuz eta 10:58,89ko denborarekin.

Lehen asteburua amaituta, laugarren postuan dago Orio AE sailkapen orokorrean, 13 punturekin. Estropada bakarra egongo da datorren asteburuan: ekainaren 28an, igandean, jokatuko dute Zumaian.

KAE1 ligaren hasiera Zarautzen

KAE1 ere pasa den asteburuan hasi zen, Zarauzko VI. Ikurriñarekin. Hirugarren tandan irten zen Orio B lehen jardunaldian, larunbatean. Hamargarren egin zuten, 20:58,87ko denborarekin. Denbora antzekoarekin –20:56,61–, postu berean amaitu zuten estropada igandean.

Hamargarren postuan daude KAE1 ligako sailkapen orokorrean ere, eta sei puntu dituzte. Hirugarren jardunaldiko estropada Elantxoben jokatuko dute ekainaren 28an, igandean.