Sanpedroak 2015

Zarauzko taldea areto futbolean garaile

Karkara 2015ko eka. 29a, 10:01

13 taldek hartu zuten parte areto futboleko txapelketan. Arrakastatsua izan da bigarren edizioa eta Zarauzko taldeak irabazi zuen.

Goizean goiz hasi zen areto futbol txapelketa. Epailearen txistu hotsarekin eman zioten hasiera eta egun osoko futbol festa egon zen Karela kiroldegian. 13 taldek hartu zuten parte eta final erdietara iritsi ziren lau taldeetako hiru Oriokoak ziren. 

Finala Gabon tabernak eta Zarauzko taldeak jokatu zuten. Zarauztarrak izan ziren irabazleak, hortaz, ez zen etxean gelditu txapela. Hirugarren postuan Muxarra taldea sailkatu zen. 

Eguraldia lagun, giro paregabea egon zen areto futboleko txapelketan. Futbolzale ugari bildu ziren festa giroko txapelketan. 

Erlazionatuak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!