Ireki dituzte hondartzako etxolak

Karkara 2015ko uzt. 6a, 12:19
Argazkia: Ainhoa Fernandez

Uztailaren 1ean hasi ziren herriko dendak hondartzan beren produktuak saltzen

Bi etxola jarri ditu udalak herriko dendek beren produktuak hondartzan salgai jar ditzaten. Kanpotik hondartzara etortzen diren bisitariak herrira erakartzeko eta bertan kontsumitzeko sortu zen ekimena martxan dago jada.

Uztailaren 1ean ireki zituzten lehenengoz etxolak. Herriko hamahiru dendek parte hartzen dute eta hondartzan egongo dira abuztuaren 31ra arte. Partaideek txandak egin dituzte etxolatan egoteko, hona hemen egutegiak:

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!