Maialen Sarasuak parte hartu duen filma Zinemaldian

Karkara 2015ko ira. 2a, 08:58

Gure Sorlekuaren bila filma estreinatuko da Zinemaldian. Irudiaren posprodukzioa Maialen Sarasuak egin du.

Gure Sorlekuaren bila filma Donostiako Zinemaldian aurkeztuko da. Josu Martinez da zuzendaria eta NOR Ikerketa Taldean egindako doktorego tesia dago filmaren oinarrian. Irudiaren posprodukzioan Maialen Sarasua oriotarra aritu da.

1956an Hazparnen estreinatu zen Euskal Herriari buruz euskaraz egindako dokumentala. Ikusmira handia izan zuen, baina desagertu egin zen derrepentean eta guztiek ahaztu egin zuten. Istorio hori kontatzen du hirurogei urte beranduago egin duten filmak.

Tentazio produkzioak ekoitzitako lanak 75 minutuko iraupena du eta, esan bezala, Maialen Sarasua arduratu da irudiaren posprodukzioaz.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!