Arrauna 2015

Azken aukera Joko Olinpikoetara joateko

Karkara 2015ko ira. 8a, 09:07

Helburua Rioko Joko Olinpikoetara sailkatzea zen, eta ez dute lortu. Baina, oraindik aukera bat dute olinpiadetara joateko. Luzernan, Suitzan, izango da, maiatzean.

Ez da erraza helburua betetzen ez denean burumakur ez egotea. Zaila da itxaropenarekin jarraitzea. Konplikatua indartsu segitzea. Baina, Munduko Txapelketan izan diren Orio Arraunketa Elkarteko lau arraunlariak indartsu daude atseden egunen ostean berriz ere ibaira itzuli eta lana gogor egiteko. Frantziako Aiguebelette herrian lortu ez dutenak Suitzako Luzernan lortzeko.

 

Segundo gutxigatik ez dute lortu Riorako txartela. Imanol Garmendia eta Ander Zabalak hamabostgarren postuan amaitu dute eta Jaime de Haz eta Jon Carazok hamaikagarren postuan. Emaitzak ikusita, posible da maiatzaren 22tik 25era Suitzan jokatu den txapelketan Olinpiar Jokoetarako txartela lortzea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!