Arrauna 2015

Denboraldiaren balantzea

Ibon Huegun 2015ko ira. 25a, 11:58

Amaitu da 2014-15 denboraldia eta iritsi da balorazioa egiteko garaia. Batzuk botila erdi hutsa ikusiko dute, besteek erdi betea. Beti egongo dira gustu guztietako iritziak. Guk alderdi positiboak azpimarratu nahi ditugu.

Hiru traineruak goi mailan ditugu: neskak Euskotren ligan eta Kontxan sartu dira bigarren aldiz, 2014an egindako gorakadari jarraipena emanaz; mutilen B trainerua KAE-1 ligan arazorik gabe mantendu da, lehenengo txandan nagusituz, eta behar-beharrezkoa den harrobiko lana sustatuz; lehenengo trainerua ere, hirugarren urtez jarraian, San Miguel Ligako ohorezko txandatik atera gabe aritu da urte osoan, beti banderen lehian. Guztira bi bandera irabazi ditugu. Orio Arraunketa Elkartea egoera honetan egonkortuta egotea oso garrantzitsua dela uste dugu. Maila honetan gauden bitartean, lanean burugogor jarraitzen badugu, izango dugu garaipen garrantzitsuak lortzeko aukera. Guk, Orio Arraunketa Ekarteko familia osatzen dugunok, horixe promestu dezakegu etorkizunean ere: lana, lana eta lana.

Amaitzeko,  Igor Makazagarekiko esker ona adierazi nahiko genuke. Lau urte egin ditu gure artean eta bere arrastoa utziko du dudarik gabe. Orio Arraunketa Elkarteak lau urte hauetan izan duen bilakaeran garrantzia handiko pertsona izan da Igor. Oriorekiko erakutsi duzun konpromisoagatik eta lanerako izan duzun prestutasunagatik, mila esker Igor!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!