Arrauna 2015

Brontze koloreko itsasoko arraunketa

Karkara 2015ko ira. 29a, 09:47

Asteburuan Alacanteko Torreviejan Espainiako Txapelketa jokatu zen itsasoko arraunketan. Oriotarrak finalera iritsi ziren, bikoan, eta hirugarren postua lortu zuten.

Tostako arraunketa probatzera etorri. Gustatu eta Orioko traineruan tosta lortu zuen Irene Arbeok. Oporrak arraun denboraldiarekin uztartu eta arraunean pasa du udako oporraldia. Orain, denboraldia amaitu denean, Alacantera itzuli da baina ez du Orioko elastikoa erantzi.

Espainiako Txapelketan hartu du parte Tania Perezekin batera Orio Arraunketa Elkartearen izenean. Bost urte elkarrekin arraun egin gabe zeramaten arren, ondo moldatu da bikotea. Finalerako sailkatu zire. Alacanteko Torrevieja herrian jokatu zen finala. Aulki mugikorrean aritu ziren Arbeo eta Perez, baina itsasoan. Hirugarren postuan helmugaratu ziren. Brontzezko domina jantzi dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!