Igogailuan gora zoaz, ispiluari irribarrez

Ibai Esoain 2015ko aza. 5a, 08:51

Doinua: Lurraren pean sar nindaiteke

1

Goizean goizo poligonotan
nabil buelta eta buelta,
dei batek hala aitortu zidan
egingo dizut arreta;
gutun azala itxi dut eta
egin dixkat bi fereka,
ate hotzen bat edukiko du
inguruan lau pareta,
beti badaukat curriculum bat
norbaitentzako gordeta.

2

Langabetuak horixe baitu
eguneroko pastela,
azkenerako pentsatu ohi dut
datorrena datorrela:
lan duinen bat bilatu arte
segi behar dut horrela.
Ondo badakit lur azalean
askotan egon naizela,
ia gorantza egiten dedan
igogailuan bezela.

3

Ta zoritxarrez askorena da
horrelako miseria,
askori zaio oso garesti
eguneroko ogia,
soldata osoa balitz ederki
edo soldata erdia,
gaurkoa ondo aterako da
seguru naiz, alegia;
ai ispilutxo ai ispilutxo
esan zaidazu egia!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!