Ligako lehen garaipena lortu dute Orioko Mirotzek

Karkara 2015ko aza. 10a, 10:29

3-4 irabazi zuten Egintzaren aurka eta sailkapenean bi postu igotzea lortu dute

Seigarren partida jokatu zuen pasa den ostiralean, azaroaren 6an, Alustiza Autobusak Orio areto futbol taldeak. Billabonan jokatu zuten, Egintzaren aurka, eta 3-4 irabazi zuten. Lortutako hiru puntuek bi postuko igoera eman diete sailkapenean; hamargarren daude orain, sei punturekin.

Partida ez zen erraza izan, lehen zatiaren erdian txartel gorria jaso zuen atezainak eta jokalari batek zaindu zuen atea horren ondoren. Jokalari bat gutxiagorekin egin zuten ia partida osoa, beraz. Azken momentura arte 3-3 zegoen markagailua, eta azken minutuan sartu zuten garaipeneko gola. Lander Sarasolak sartu zituen lau goletatik hiru.

Datorren asteburuan etxean jokatuko dute partida. Oiartzungo Power Rangers taldearen aurka jokatuko dute azaroaren 14an, 18:00etan Karelan. Sailkapenean bosgarren dago taldea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!