Robotika tailerra haurrentzat

Karkara 2015ko aza. 12a, 11:00

Larunbat honetan Robotika tailerra antolatu du Imaginn enpresak Orioko Salatxo aretoan, 9:30ean hasita.

Tailer ludikoa, baina didaktikoa izango da. Robotika ikasi ahal izango dute haurrek, modu erakargarri batean. Tailerra Salatxo aretoan izango da, larunbat honetan, azaroaren 14an. Guztira bost orduko saioa izango da, goizeko 9:30ean hasi eta 13:30ean amaituko dena.

Ikastarora 8-11 urte bitarteko haurrak joan daitezke. 20 euroko prezioa du tailerrak eta izena emateko 669 208 924 telefonora deitu behar da. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!