Bizkotxoa egiten ikasteko aukera Gaztelekuan

Karkara 2015ko aza. 13a, 10:00

Arratsaldeko 18:00etan hasiko da bizkotxo tailerra. Azaroa bukatu baino lehen beste bi ekintza antolatuko dituzte Ametsa Gaztelekuko kideek.

Azaroaren 7an hasi ziren ikasturte honeko ekintzak Amtsa Gaztelekuan, eta asteburu honetan gaztelekuan dagoen sukaldeari probetxua aterako die herriko gazteek. Arratsaldeko 18:00etan hasita, bizkotxoa egiten ikasi ahal izango dute LH5etik DBH4ra bitarteko neska-mutilek.

Baina, Ametsa Gaztelekura ere joan daiteke tailerrak ez dauden momentuetan. Hau da gaztelekuaren ordutegia:

Astelehen eta ostegunetan 16:45tatik 20:00etara 
Ostiraletan 16:45tatik 20:30etara
Larunbatetan 16:30etatik 21:00etara
Igandetan 16:30etatik 20:30etara.

Gainontzeko egunetan, astearte eta asteazkenetan, itxita egongo da. Asteburu honetako ekintzaz gain, azaroaren 22an pantaila handian film bat proiektatuko dute eta azaroaren 27an Euskararen Eguna ospatuko dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!