Organo eta baritono kontzertua izango da azaroaren 13an elizan

Karkara 2015ko aza. 12a, 10:01

Jose Javier Etxeberria baritonoak eta Fernando Gonzalo organo-jotzaileak emango dute biharko kontzertua

Azaroaren 13an, ostiralean, organo eta baritono kontzertua emango dutea Jose Javier Etxeberriak eta Fernando Gonzalok. Bariko San Nikolas elizan izango da kontzertua, 20:00etatik hasita.

Etxeberria baritono donostiarra da eta hango musika eskolan egin zituen kantu-ikasketak eta Baionan sakondu zituen aurrerago. 1975ean Donostiako Orfeoiko kide egin zen eta Andra Mari Abesbatza eta Easo Koruan ere abestu zuen bakarlari moduan. Kantu irakasle moduan ere aritu da Gipuzkoako hainbat korutako kideekin. Lied emanaldiak ematen ditu azkenaldian eta baditu estilo horrekin eta Donostiako kantuekin grabatutako CDak ditu.

Gonzalo organo-jotzailea ere donostiarra da eta Valentzian egin zituen musika ikasketak. Hango musika eskolan eskuratu zuen pianoko goi-mailako titulua. Donostiara itzulita, organoko goi-mailako titulua eta klabezineko maila profesionalekoa eskuratu zituen. Espainian, Frantzian, Italian, Suitzan, Polonian, AEBn eta Kolonbian eman ditu organo-kontzertuak.

Hau da kontzertuaren programa:

Ave Maria........................................Jose M. Usandizaga 1887-1915

Ave Maria...............................................Tomas Garbizu 1901-1989

Martxa (organoa)..............................Alexandre Guilmant 1837-1911

Haurtxo Txikia.................................................................Herrikoia

Haurtxoa sehaskan.............................Gabriel de Olaizola 1891-1973

Scherzo (organoa)..............................Marco Enrico Bossi 1861-1925

Umezurtza.................................................Jose Olaizola 1883-1969

Fantasía (organoa)........................Jose Maria Usandizaga 1887-1915

Hil da txoria...............................................Jose Olaizola 1883-1969

Sierra de Aitzgorri (organoa).......................Fernando Gonzalo 1942-

Itxasokoa..............................................Antonio Gonzalo 1910-1987

Nostalgia...............................................Antonio Gonzalo 1910-1987

Ume eder bat...................................................................Herrikoia

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!