Bi irabazi eta bi galdu

Karkara 2015ko abe. 9a, 10:25

Oriokok lau futbol partida jo katu ditu asteburuan, hiru etxetik kanpo eta bat Mendibeltzen. Lauetatik bi irabazi eta bi galdu ditu. Irabazitakoak erraz irabazi ditu, gol askoko aldearekin.

Ohorezko erregionalek ezin izan zuten Hernani mendean hartu. 1-0 galdu zuten partida. Oriotarrak sailkapenaren behealdean daude. 18 dira ligan eta oriotarrak 15. postuan daude.

Jubenilek ere ozta-ozta galdu zuten, 4-3, Astigarragaren aurka. Jokatutako hamabi partidetatik lau irabazi ditu eta bat berdindu; hortaz, hamahiru puntu bildu ditu jubenilen taldeak. Puntu horiekin taularen erdialdea dago, 9. postuan.

Kadeteek irabazi egin zuten, erraz, gainera. 8 goleko aldearekin mendean hartu zuten SANSE taldea. 2-10 emaitzarekin amaitu zen partida, etxetik kanpo. Hamabi partidetatik hamar irabazita, lider dira oriotarrak. Bi puntuko aldea ateratzen dio bigarren sailkatuari.

Ohorezko infantilek ere irabazi egin zuten. Hauek ere erraz. Mendibeltzen jokatu zuten partida eta hiru goleko aldearekin, 3-0, irabazi zuten Añorgaren aurkako partida. Infantilek hamar partida jokatu dituzte, eta horietatik zazpi irabazi eta bat berdindu dute. Honela, taularen bigarren postuan kokatzen dira oriotarrak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!