Balearen eguna 2016

Balearen egunari begirako lehen zita

Karkara 2015ko abe. 11a, 09:32

2016an izango da Balearen Eguna. Datorren astean, abenduaren 14an, egingo dute festa antolatzeko lehen bilera irekia, 19:00etan, kultur etxean.

2001ean ehungarren urteurrena ospatu zenetik festa garrantzitsua bihurtu da Balearen eguna Orion. Pasa dira bost urte dagoeneko azken aldiz balea arrantzatu zenetik eta festarako garaia da berriz. 2016ko maiatzaren 14ean izango da festa handia.

Festa hori antolatzeko herritarrak parte hartzera gonbidatzen ditu udalak. Datorren astelehenean, abenduaren 14an, bilera irekia egingo da kultur etxean. 19:00etan hasiko da bilera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!