Bi Txoriburu proiektuaren bigarren zatia: artea

Karkara 2015ko abe. 11a, 12:00

Modaren inguruko erakusketa-salmenta egin zuen ekainean Zorione Mendezek Usurbilen. Orain, proiektuaren bigarren zatian artea landuko du.

Bi zatitan banatzen da Zorione Mendezen Bi Txoriburu proiektua. Ekainean modaren inguruko lanketa egin zuen, bertako diseinatzaileen lanekin egindako erakusketa-salmentarekin. Proiektuaren bigarren zatia ikusgai egongo da datorren astelehenetik aurrera: Bi Txoriburu, artea.

Bertako artisten lanekin erakusketa-salmenta antolatu du Usurbilgo Sutegiko erakusketa aretoan. Abenduaren 14tik 27ra bitartean arlo desberdinetako artelanak egongo dira ikusgai: argazkigintza, bideogintza, pintura, serigrafia, fanzineak, eskultura, grabatuak... Orioko Nerea Urdangarinen lanak ere bertan izango dira.

Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara irekita egongo da erakusketa; asteburuetan, berriz, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!