Sortzaile autodidakta eta eskuzabala

Karkara 2015ko abe. 14a, 11:55

Argazkia: Iban Egiguren

Ostiralean omendu zuten Patxi Oliden, Danbolin, Orioko Surf Taldeko kideek. Jende asko bertaratu zen kultur etxera eta aretoa bete zen. Merezitako omenaldia jaso zuen Olidenek. 

1969 urte inguruan hasi zen Danbolin surf oholak egiten, itsas tresnak markapean, herrian zuen tailerrean. Baina, itsas-trenak egiten hasi baino lehen, arraunak ere egiten zitun.Hortaz, jakintza ez zuen soilik surfean, baita arraunean ere. Horrez gain, perretxikuez asko daki eta euskararen esparruan ere aritutakoa da Elhuyaren. Irakaslea ere izan zen Patxi Oliden. Zubietan mekanikako irakaslea izan zen, oposizioak 58 urterekin gaindituta. Eta, ezizenak dioen bezala, musikarekin ere lotura estua du Olidenek, hortik herriko musika eskolaren izena, Danbolin. Ekitaldian aitortu zuenez, 8.350 abesti sortu ditu Olidenek. Eta, oraindik, 92 urterekin, egunero musika sortzen jarraitzen du.

Honengatik guztiagatik, Herriko Surf Taldeak omendu egin nahi izan du Oliden, beren esanetan asko zor baitie Olideni. Eskerrak emateko modu bat izan zen ostiraleko omenaldia. Harrera paregabea izan zuen ekitaldiak. Orioko kultur etxea bete egin zen, gainezka zegoen. Omenaldian Iñigo Gaitonen Erreplika film laburra ere proiektatu zuten. Hemen teaserra:

Erreplika TEASER [Sub_cast] from Monssie on Vimeo.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!