Errikotxiakoak Bertsotruk egitasmoko partaide

Karkara 2015ko abe. 15a, 15:11

Asteburuan Errikotxiakoak Markinan izan ziren bertsotan, eskolen arteko bertsotruk egitasmoaren barruan.

Helduen bertso-eskolen arteko harremanak sustatu asmoz antolatu zen Bertsotruk egitasmoa. Sei bertso-eskolek eman zuten parte hartzeko izena. 26 bertso-eskola horien artean multzoak osatu ziren, bederatzi guztira. Orioko Errikotxia bertso eskolak Markina-Xemeinekin osatzen du multzoa.

Bertso-eskola bakoitzak bere multzoko beste biak hartuko ditu etxean, eta beste bi herrietako bertso-eskolek antolatutako ekitaldietara joango da. Emanaldia edozein motatakoa izan daiteke: bertso-saio formala, bertso-bazkaria, bertso-antzerkia, bertso-jolasen bat... Asteburuan izan ziren Markinan eta, otsailaren 12an, Markinakoak Orion izango dira.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!